Mitxelena aita-semeen kontzertua izanen dute Arantzan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 10:00

Aterpeko udako kontzertuen barrenean, uztailean zen egitekoa Gregorio, Beñat eta Andoni aita-semeen kontzertu-bazkaria Arantzan, baina osasun egoerarengatik gibelatzea erabaki zuten.

Larunbatean, irailaren 4an, 14:00etan eginen dute kontzertu-bazkaria Arantzako Aterpean. Edukiera mugatua izanen du eta erreserba egitea beharrezkoa izanen da bertaratzeko, www.arantza.net web orrian izena emanda. Eguraldi ona egiten badu terrazan eginen dute emanaldia, euria eginez gero jangela handira mugituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun