‘Ametsen urtebetetzea’ haurrentzako ekitaldia aurkeztuko du Kantu kolore taldeak irailaren 5ean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 12:00
Musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizuna da Kantu kolorerem 'Ametsen urtebetetzea'.

Altzateko plazan igandean 18:00etan hasiko da emanaldia.

Kantu kolore taldeak Ametsen urtebetetzea haurrentzako ekitaldia aurkeztuko du euskaraz irailaren 5ean, igandean 18:00etan Altzateko plazan. Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatu dute emanaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

‘Ametsen urtebetetzea’

Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko besta bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahantzi dutelakoan dago, baina azkenean berak emanen die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean.

Ametsen urtebetetzea, Kantu koloreren ikuskizun musikala da. Musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizuna, etxeko ttikiak zein nagusiak bateratuko dituena. Zuzeneko musika duen ikuskizun solidarioa, adiskidetasuna eta bertzeenganako errespetua nagusi dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun