Gaita eta atabal tailerrean izena emateko epea zabaldu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 3a, 16:00
Gaita eta atabala ikasteko aukera emanen dute ikasturte honetan ere Beran

Urritik ekainera eginen dute ikastaroa larunbatero eta irailaren 30era arte apunta daiteke.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak gaita eta atabal tailerra antolatu dute aurten ere. Saioak urritik ekainera bitartean izanen dira larunbatero Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko azken eguna irailaren 30a izanen da. 

Gaita eta atabal tailerrak larunbat goizetan 12:00etatik 13:00etara izanen dira Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Kurtso guztiak 100 euro balio du eta izen ematea esteka honetan egin daiteke. Ikastaroak aurrera ateratzeko gutienez bortz lagun beharko dira. 

Argibide eta informazio gehiago nahi duenak Berako kultur etxean deitu edo idatzi dezake. 948 63 12 22 telefonora edo kultura@bera.eus e-postara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun