Beti Gazte futbol taldea animatzera jokalariekin batera Durangora autobusean joateko aukera izanen dute bazkideek

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 31a, 16:00

Ekainaren 12an Beasainen jokatutako finalerako ere zozketa egin eta autobusean joan ziren bazkide batzuk.

Ortzeguna arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta 8 euro ordaindu beharko dute

Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak irailaren 5ean, igandean 12:00etan jokatuko du 2021-22 denboraldiko lehen partida Durangoko (Bizkaia) Tabira futbol zelaian. Jakina, partida historikoa izanen da, 81 urteko historian lehen aldiz lehiatuko baita hirugarren mailan. Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera eman nahi du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.

Parte hartzeko ‘DURANGO – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen Whatshapp zenbakira (696 80 98 86). Zozketa ortziralean eginen dute eta azken izen-emateak ortzeguneko 21:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun