Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuitua Igantzin abiatuko da igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 18:00

Josu Urrestarazu izan zen joan den urtean elite mailako txapeldun.

Orain dela bi urte hasitako Euskal Herriko Mendi Duatloi txapelketari segida emanen diote aurtengoan. Bigarren edizio honetako hamar saioei Igantzin emanen diete hasiera eta buruilaren 5ean ospatuko da, igandean 10:30etik aitzinera.

Lehenbiziko sektorean 4,3 kilometro egin beharko dituzte lasterka, bigarrenean 18 kilometro mendi bizikletan eta hirugarren eta azken sektorean, berriz ere 4,3 kilometro lasterka. Izena emateko epea larunbatean bukatuko da eta 16 urtetik goitikoek parte har dezakete.

Banakako probarako 20 euro ordaindu beharko da eta  errelebo-probarako 30 euro. Parte-hartzaileen kupora iristen ez bada, probaren egunean eman ahal izanen da izena. Prezio berriak honako hauek izanen dira: banakako probarako 25 euro eta errelebo probarako 4 euro.

Hamar proba

Nafarroan bakarra izanen den Igantzikoaren ondotik, Igartza (irailak 11), Urduña (irailak 18), Arriaran (irailak 25), Ibarra (urriak 2), Arespalditza (urriak 9, Euskal Herriko txapelketa), Zegama (urriak 16) Amasa (urriak 23), Aia (urriak 30) eta Adunan (azaroak 13) jokatuko dituzte probak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun