JAC musikariaren kontzertua ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 31a, 16:00

Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatua, irailaren 3an herriko etxeko plazan emanen du kontzertua 19:00etan. Raw aurkeztuko du artistak, bere bakarkako lehen lana.

Jaime Alvarellos Correcher abeslaria, gitarrista eta musika irakaslea da, 'Gitarra Jazz' espezialitatean titulatua. Blues, ragtime eta soul musika jotzen du batez ere, eta hainbat jaialditan jo du, bertzeak bertze, TolosandBlues, Cameron Blues, Burlata Blues eta Udazkena Bluesen.

Raw bere bakarko lehen lana aurkeztuko du Beran, bluesaren klasiko handien eta joan den mendearen lehen erdiko Piedmont estiloaren artean hautatutako 14 abestiz osatutako diskoa. Mississippi Blues abestia da horietako bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun