Aroztegiko proiektuaren kontrako bazkaria eginen dute Katakun asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 10:00

Berako Kataku Kultur Elkarteak antolatua, irailaren 5ean, igandean, 14:30ean izanen da bazkaria Kataku herriko ostatuan. Plater bakoitzak zazpi euroko prezioa izanen du eta ortziralea, irailaren 3a, izena emateko azken eguna izanen da.

Izena emateko, katakumail@gmail.com korreoa paratu dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun