Unai Otazorentzat eta Oihan Iparragirrerentzat izan da X. Aitor Danboriena Memorialeko txapela

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 31a, 10:00

Joan den larunbatean jokatu zituzten Aitor Danboriena gogoan Etxalarren hamargarren aldiz egin duten pilota txapelketako azken partidak. Unai Otazo eta Oihan Iparragire nagusitu ziren, finalean Olivierri eta Unai Arburuari 22-21 irabazita. Hirugarren postuan Beñat Irazoki eta Julen Telletxea sailkatu ziren, eta laugarren Andoni Iribarren eta Jon Santesteban.

Finala Unai Otazok eta Oihan Iparragirrek eta Olivierrek eta Unai Arburuak jokatu zuten. Partida luzea eta gogorra izan zuten eta azkenean Unai Otazo eta Oihan Iparragirre nagusitu ziren, 22-21. Bigarren sailkatuek kopa bana hartu zuten Etxalarko gazteen eskutik, eta txapeldunek Haritzpe okindegiak emandako txapelak.

Txapelketan hirugarren postua Beñat Irazokirentzat eta Julen Telletxearentzat izan zen, 21-19ko markagailuarekin Andoni Iribarreni eta Jon Santestebani irabazi ondotik. Videsa edariak-en eskutik ardo kaxa bana hartu zuten hirugarren sailkatuek. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete Elutsa Ostatuari ere, txapelketa honetarako eman dituen pilota eta kamisetengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun