Uso postuen enkantea Etxalarren eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 31a, 09:00

Irailaren 4an 12:00etan Etxalarko Kultur Etxeko aretoan eginen dute Iarmendi alderdian kokatutako 21 uso postuen enkantea. Distantziak errespetatzea eta maskara eramatea derrigorrezkoa izanen da.

Urtero bezala, usoak ehizatzeko postuen enkantea eginen dute larunbatean Etxalarren. 21 postu daude eskuragarri, eta esleitutakoak abenduaren 12ra arte izanen dituzte erabilgarri ehiztariek. Hauek dira lizitazioaren hasierako prezioak:

  • 1. postua: 950 euro
  • 2. postua: 950 euro
  • 3. postua: 2.285 euro
  • 4. postua: 1.780 euro
  • 5. postua: 2.285 euro
  • 6. postua: 1.780 euro
  • 7. postua: 2.285 euro
  • 8. postua: 3.380 euro
  • 9. postua: 2.305 euro
  • 10. postua: 2.305 euro
  • 11. postua: 3.380 euro
  • 12. postua: 1.710 euro
  • 13. postua: 1.505 euro
  • 14. postua: 950 euro
  • 15. postua: 950 euro
  • 16. postua: 740 euro
  • 17. postua: 740 euro
  • 18. postua: 740 euro
  • 19. postua: 950 euro
  • 20. postua: 1.710 euro
  • 21. postua: 1.710 euro

Enkantean ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du fidantza gisa. Baldintza guztiak www.etxalar.eus web orrian daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun