Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa ere jokatu zen igande eguerdian Etxalarren. Navacerradako (Madril, Espainia) Victor Suarez izan zen bizkorrena. Bi kana-erdiko mozteko 5 minutu eta 36 segundo behar izan zituen, bigarren izan zen Endika Goia beratarrak baino 21 segundo guttiago (5:57). Beraiekin batera Iker Gorriti (Uharte-Arakil), Iosu Santamaria (Iturgoien) eta Jazinto Etxekonanea (Beintza-Labaien) izanen dira irailaren 11n Beran jokatuko den finalean.
Lehiarik estuena hirugarren posturako izan zuten Gorritik (6:24) eta Santamariak (6:25) eta bosgarren Etxekonanea izan zen (6:58).
Dezente denbora gehiago behar izan zuten Etxarri-Aranazko Aritz Oiarbide (8:12) eta Ioan Goikoetxea (14:10) finaletik kanpo gelditu ziren.