Berako gau lasterketan izena emateko epea irekita dago

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 28a, 11:00

Altzateko Merkatu Plazan hasi eta bukatuko da gau krosa eta lasterkariek 7,4 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Irailaren 4an, larunbatean, 22:00etan izanen da Berako gau lasterketaren VII. edizioa. Lasterkariek 7,4 kilometroko eta 300 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egin beharko dute eta antolatzaileek oroitarazi dutenez, izen-ematea irekita dago irailaren 3ra bitarte.

Manttale mendi lasterketa taldeak jakinarazi duenez, lasterketak covid protokoloa segitu beharko da. Eta beraz, ikusleek ezin izanen dute Merkatu Plazako irteera eta helmuga gunera sartu eta parte-hartzaileek lasterketaren aitzinetik eta ondotik musukoa paratu beharko dute.

Gizonezko eta emakumezkoen lehen hiru sailkatu absolutuentzat ez ezik, bi kuadrilla onenentzako sariak ere izanen direla jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun