Beti Gazte kantari hamabortzean behin bilduko da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 26a, 13:00

Urritik aitzinera, hamabortzean bilduko da Beti Gazte kantari

Kantuzaleak urrian hasiko dira elkartzen ortzegunetan Harriondoan

Musika zaleei eta abestea pasioa dutenei zuzenduta Beti Gazte kantari bilduko da urritik aitzinera ortzegunetan, hamabortzean behin, Harriondoa Kultur Etxean. Ortzegunetan 19:00etan izanen dute hitzordua.

Ekimena urrian hasiko denez, oraindik izena eman daiteke 610 89 38 04 telefonora deituz (Mari Sol Irigoyen).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun