25 kiloko txingak esku banatan hartuta ahalik eta plaza gehien egin beharko ditu Nafarroako emakumezkoen txinga txapelketa irabazi nahi duenak. Eskualdeko hiru kirolari lehiatuko dira, Xanta Sousa lesakarra, Esti Gastearena sunbildarra eta Nerea Sorondo beratarra.
Nafarroako gizonezkoen txinga txapelketan Iosu Marturen antsoaindarra, Josu Elizalde beteluarra eta Imanol Martin berriozartarra lehiatuko dira. 50 kiloko txingak esku banatan harturik ahalik eta plaza gehien egiten dituenak irabaziko du.
Aizkora kanporaketa
Nafarroako III. mailako aizkora txapelketaren kanporaketa ere jokatuko da Etxalarren. Parte hartzaileak hauek izanen dira. Iker Gorriti (Uharte-Arakil), Jazinto Etxekonanea (Beintza-Labaien), Iosu Santamaria (Iturgoien), Aritz Oiarbide (Etxarri Aranatz), Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz) eta Victor Suarez (Navacerrada).
Bi kana-erdiko ebaki beharko dituzte eta lehen bost sailkatuak irailaren 11n Beran jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.