Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus kantari izanen dira Lesakan abuztuaren 27an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 08:00
Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio kantari ariko dira ortzirale arratsean Lesakan.

Ortziralean 20.30ean zubi konkordunetik ariko dira

 Sorginxulo kultur bilguneak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako Udako II. Kultur Zikloaren barrenean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira abuztuaren 27an, ortziralean 20:30ean hasita, Onin erreka gaineko zubi konkordunetik kantari.


Igandean Alkaiagan Hurih eta Bi zaldi

Abuztuaren 29an, igandean 19:30ean, berriz, Hurih bikotea eta Bi zaldi taldea ariko dira Alkaiagan,

Bertze emanaldietan bezala, edukiera mugatua izanen da, segurtasun distantziak mantenduko dira eta maskararen erabilera beharrezkoa izanen da bi emanaldi hauetan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun