Altxata elkartearen 30. urteurreneko ospakizunekin segitzen dute Etxalarren. Hurrengo ekitaldia ortzirale honetan, abuztuak 27, herriko plazan eskainiko duten musika emanaldia izanen da. 19:30ean hasita, Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoien ariko dira.