Onki Xin taldeak kontzertua emanen du Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 26a, 11:00

Abuztuaren 28an Altzateko plazan izanen da emanaldia 19:00etan, Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatua.

Ekitaldi kulturalez betetako uda izan dute aurten beratarrek. Olatz Salvador abeslaria izan zen oholtzan joan den astean eta Onki Xin taldearen txanda izanen da aste honetan. Segurtasun neurriak errespetatuta, gipuzkoarren rock elektronikoaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun