Beti Gazten futbolean aritu nahi duten ttikientzako bilerak eginen dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 09:00

Benjamin eta alebin mailan Beti Gazterekin aritu nahi dutenak deituak daude asteazkenean eta ortziralean Mastegi futbol zelaira.

Asteazkenean alebin mailakoak (2010ean eta 2011n sortuak) eta ortziralean benjamin mailakoak (2012an eta 2013an sortuak) deitu dituzte Lesakan

2021-2022 denboraldian futbolean aritu nahi duten neska-mutikoen gurasoentzako bilerak deitu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak. Mastegi futbol-zelaian eginen dituzte bilerak. Abuztuaren 25ean, asteazkenean, alebin mailakoak deitu dituzte (19:00etan 2011. urtean jaiotakoak eta 19:30ean 2010ekoak) eta abuztuaren 27an, ortziralean, benjamin mailakoak (19:00etan 2013. urtean jaiotakoak eta 19:30ean 2012an jaiotakoak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun