Merkatu ttikia eginen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 26a, 08:00

Hilabetero bezala, bertako artisau eta ekoizleak Lesakako Beheko plazan elkartuko dira larunbat goizean, 10:00etatik 14:30era. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun