Lehenik egoiliarrentzat bakarrik izan zen mezarekin hasi zuten arratsaldea bertako kapilan. Ondoren, udal ordezkari batek lore sorta eta oroigarria oparitu zizkion Milagros Aldaberi Berako Udalaren izenean. Julia eta Mikel Artieda Vilak aurreskua dantzatu zioten eta Berako abesbatzak ere kantatu zuen ekitaldian. Aldaberen bizitzari buruzko poema batekin bukatu zen ospakizuna eta ondoren merendua egin zuten.