Ez zen jendetza handiegirik bildu Eztegaran, baina bertaratutakoek bi partida eder ikusi zituzten, batez ere txapelketakoa. Lehenbizikoan, urdinez aritu ziren Zabalak eta Erostarbek 22-12 irabazi zieten Agirre eta Larunberi.
Txapelketako partidan, eskua minduta daukan Jokin Altunaren ordez Unai Laso aritu zen eta bere sasoi-puntu bikaina nabarmen utzi zuen. Arangurenekin bikote eginez 22-15 irabazi zien Urrutikoetxeari eta Martijaren ordez aritu zen Bikuñari.
Partiden ondotik, herriko pilota eskolako haurrek pilotariei autografoak eskatzeko eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!