Uso postuen enkantea eginen dute Etxalarren irailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 08:04

Ohitura den bezala, Iarmendi mendiko ehiza postuen ekantea eginen du Etxalarko Udalak Kultur Etxeko aretoan, irailaren 4an 12:00etan. Segurtasun neurriak errespetatu eta maskara eraman beharko da.

21 uso postu daude guztira Iarmendin, NA-10.384 ehiza barrutian. Esleitutako usategien erabilera abenduaren 12an bukatuko da, eta egun horretatik aurrera postuak desmuntatu ahalko dira.

Lizitazioaren hasierako prezioak

  • 1. postua: 950 euro
  • 2. postua: 950 euro
  • 3. postua: 2.285 euro
  • 4. postua: 1.780 euro
  • 5. postua: 2.285 euro
  • 6. postua: 1.780 euro
  • 7. postua: 2.285 euro
  • 8. postua: 3.380 euro
  • 9. postua: 2.305 euro
  • 10. postua: 2.305 euro
  • 11. postua: 3.380 euro
  • 12. postua: 1.710 euro
  • 13. postua: 1.505 euro
  • 14. postua: 950 euro
  • 15. postua: 950 euro
  • 16. postua: 740 euro
  • 17. postua: 740 euro
  • 18. postua: 740 euro
  • 19. postua: 950 euro
  • 20. postua: 1.710 euro
  • 21. postua: 1.710 euro

Enkantean ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du fidantza gisa. Baldintza guztiak www.etxalar.eus web orrian daude eskuragarri.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun