Olatz Salvadorren kontzertua izanen da Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 19a, 08:00
Argazkia: Airaka

Altzateko plazak hartuko du abuztuaren 21ean Olatz Salvadorren kontzertua. Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatutako kontzertua 19:00etan hasiko da. Bere bigarren lana ‘Aho uhal’ aurkeztuko du Donostiako musikariak.

Skakeitan taldeko teklistak, 2014an eman zuen bakarka aritzeko pausua. Gaur egun bakarkako ibilbidea eta Skakeitan taldekoa uztartzen ditu. 'Zintzilik' bere lehen lan arrakastatsuaren ondotik, iaz argitaratu zuen ‘Aho uhal’ lana.

Olatz Salvadorrekin batera izanen dira oholtza gainean Ander Zulaika bateria, Jagoba Salvador baxua eta Mattin Saldias gitarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun