Udal eraikinak garbitzeko eta usategietan ehiza zaintza lanak egiteko bi langile kontratatu nahi ditu Etxalarko Udalak. Udal eraikinak garbitzeko kontratazioa lanaldi erdikoa izanen da, eta interesdunek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena eman beharko dute eta langabeak izan. Garbitzaile gisa lan egiteko zerrendan apuntatu eta udaletxean lanposturako izena eman beharko dute. Usategietan lan egiteko deialdia urriaren 1etik azaroaren 20ra luzatuko da eta lanpostuaren ardura duenak Iarmendiko usategietan egin beharko ditu ehiza zaintza lanak.
Abuztuaren 31 izanen da deialdian izena emateko Etxalarko udaletxean curriculuma eta formakuntza agiriak aurkezteko azken eguna.