Udal langileen arriskuen azterketa egin du udalak eta prebentzio plan bat zehaztu du lan istripuak murrizteko helburuarekin. Horregatik, 123.467,19 euroko inbertsioa egin dute ikastetxe, musika eskola, kultur etxe, liburutegi Beralandeta, frontoi, Herriko Etxe eta bertze hainbat eraikinetan bizi-lerroak paratzeko. Teilatuan eta leihoen kanpoaldean lanean ari diren langileak puntu hauetara lotuko dira, segurtasun osoz jarduteko. Herriko hiru ur deposituetan ere jarri dituzte bizitza-lerroak; Kaxernan, Zalainen eta Okalarren.
Honez gain, argindar kontsumoa murrizteko eta energiaren erabilpen jasangarriagoa egiteko helburuarekin, argiteria berritu eta LEDera aldatu dute herrilko kirol instalazioetan; Eztegara frontoian, Rikardo Baroja eskolako pilotalekuan, Toki Ona kiroldegian eta Matzada futbol zelaian. 59.116,92 euroko inbertsioa egin dute hau lortzeko.