Iaztik izan dute Salles eta Berak senidetzeko asmoa eta «sozializazioa murriztu den garaian» bi herri elkarrengan hurbiltzeko izan dute helburu, Berako Udalaren hitzetan. Berako alkatea, zinegotziak eta Salleseko senidetze batzordeko kideak bildu ziren Berako Herriko etxean bi herrien arteko harremanaren «hasiera ofiziala» irudikatzeko. Berako Herriko etxeko ordezkariekin batera, Berako kultur eta kirol elkarteak eta ikastetxeetako ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian, «senidetze hau aurrera eramateko ezin bertzeko partaideak» direla azpimarratuz. Hemendik aitzinera «bi herrien arteko senidetze batzordea eratzea» izanen da helburua.