Iker Sagardiak eta Endika Santestebanek irabazi dute Bortzirietako Binakako Pilota Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 16a, 11:00

Txaruta klubeko bikotea 22-14 nagusitu zitzaion Eki Mateorena eta Ekai Madariagari.

Joan den ortziralean, abuztuaren 13an, borobildu zuten Bortzirietako binakako pilota txapelketa Arantzan jokatu ziren finalekin. 10:30ean hasita jokatu ziren final handiak.

Kadeteetan Txaruta klubeko Iker Sagardia eta Endika Santesteban izan ziren irabazle, Aurrera klubeko Eki Mateorena eta Bortziriak klubeko Ekai Madariagaren kontra aritu ziren eta 22-14 irabazi zuten.

Haurretan Bortziriak klubeko Ainitze Martinez eta Amaiur Martinez nagusitu ziren Ultzamako Mirari Iturralde eta Zelai Sarratea 18-15 mendean hartuta. Kategoria berean Bortziriak klubeko Loitzate Goñik eta Arkupeak taldeko Unax Bereauk 18-8  irabazi zieten Txarutako Iribarren eta Duarteri.

Kimuetan Bortzirietako Iraun Zestau eta Xuban Lakar izan ziren irabazle, Arkupeak taldeko Enaitz Bereau eta Kemen Telletxeari 18-12 irabazita.

Umeetan Arkupeak klubeko Aratz Laka eta Urko Telletxeak Bortzirietako Enaitz Zestau eta Erik Igoa mendean hartu zituzten (18-13). Eta ttikienen artean Aiert Irazu eta Beñat Goñi izan ziren nabarmendu zirenak, Bortzirietako Mikel Ugalde eta Eñaut Zubietaren kontra 18-11 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun