Ainhoa eta Maria Iraizozek irabazi dute Arantzan jokatutako Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 16a, 10:00

Arantzan jokatu dira asteburuan Nafarroako gizonezkoen bigarren mailako aizkora txapelketa eta emakumezkoen arpana txapelketa. Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizozek irabazi zuten arpana txapelketa etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 epai ebakitzen 4 minutu eta 45 segundoko denbora eginez. II. Mailako aizkora txapelketako kanporaketan Ibai Soroa izan zen bi kana erdiko eta 60 ontzako enborrak ebakitzen onena.

Txapelarekin joan ziren Arantzatik Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketa irabazi ondotik. Sei bikote aritu ziren lehian eta honakoa izan zen sailkapena:

  1. Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz 4:45
  2. Alaitz Olano eta Olatz Altuna 5:47
  3. Irune Biurrun eta Lucia Etxeberria 6:40
  4. Saioa Izura eta Oihane Ganuza 7:05
  5. Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez 7:46
  6. Amaia Elizondo eta Andrea Goñi 8:58

Nafarroako II. Mailako aizkora txapelketako kanporaketa ere jokatu zen. Ibai Soroa izan zen azkarrena eta berarekin sailkapeneko bertze lau pasako dira finalera. Txomin Amundarain, Xuban Kañamares, Jon Telletxea eta Mikel Indakoetxea. Hona hemen sailkapena eta bakoitzak egindako denbora.

  1. Ibai Soroa 7:06
  2. Txomin Amundarain 7:12
  3. Xuban Kañamares 7:36
  4. Jon Telletxea 7:57
  5. Mikel Indakotxea 8:23
  6. Patxi Mindegia 8:25
  7. Goizeder Belza 9:11
  8. Jesus Etxeberria 9:15
  9. Oier Larretxea 10:17
  10. Emilio Garcia 11:49

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun