Pilota partidak antolatu dituzten Arantzan igande arratsalderako

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 13a, 10:00
Irantzu Etxebeste beratarrak jokatuko du Arantzan.

Abuztuaren 15ean, 17:00etatik aitzinera Bortzirietako gaztetxoen arteko pilota partida izanen da. Ekai Madariaga herritarra eta Oier Orbegozo, Beñat Etxabide eta Eukeni Etxenikeren aurka ariko dira.

Ondotik, emakumezkoak ariko dira: Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendi, Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirreren aurka. Eta azkenik gizonezkoak, Alberto Ongai eta Aaron Arbizuk, Unai Alberdi eta Ion Lazkoz izanen dituzte kontrario.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun