Bunkerrak berreskuratzen ate irekien jardunaldia eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 12a, 10:00
'Muga gotortuak' izeneko proiektuaren barruan ari dira Gardelkoko bunkerra berreskuratzen.

Abuztuaren 14an Lesakako auzolandegian ibili diren gazteek egindako lana ikusteko aukera izanen da. 11:00etan Gardelkon izanen da hitzordua eta lanak ikusteaz gain, gazteen azalpenak entzuteko aukera izanen da.

Gardelkoko merenderoan paratu dute hitzordua. NA-4000 errepideko bederatzigarren kilometroan.

Ate irekien jardunaldi hau Lesakako Udalak, Memoriaren Nafarroako Institutuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Trama gabineteak antolatu dute elkarlanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun