Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duen ekoizle taldeak herritarrak animatu nahi ditu larunbat goizean merkatura hurbiltzera, baita zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera ere.
Baztan-Bidasoko ekoizleen produktuen merkatua izanen da larunbatean 10.30etik 13.30era Beralandetan. Merkatu hau hilabetero antolatzen du Berako udalak, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arroltzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.
Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duen ekoizle taldeak herritarrak animatu nahi ditu larunbat goizean merkatura hurbiltzera, baita zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.