Sinopsia
Egunero bezala, oilarrak abestu duenean altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin dituzte… baina bat-batean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi ikuslerik ikusi gabe, sorpresa ederra hartu dute! Denbora galdu gabe, eszenografia muntatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak eta gurea koktelera batean sartuko dituzte eta… on egin. Antzerkia, zirkua, dantzak eta umorea, ditxaratxeroa den ikuskizuna eskaintzeko prest.