Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketan honako sei bikote hauek arituko dira: Alaitz Olano eta Olatz Altuna, Maria Iraizotz eta Ainhoa Iraizotz, Irune Biurrun eta Luzia Etxeberria, Saioa Izura eta Oihane Ganuza, Amaia Elizondo eta Andrea Goñi eta azkenik, Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez.
Txapela eskuratu nahi duen bikoteak denborarik onena egin beharko du etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 epai ebakitzen.
Nafarroako gizonezkoen bigarren mailako aizkolari kanporaketan berriz hamar aizkolari lehiatuko dira: Patxi Mindegia, Goizeder Beltza, Oier Larretxea, Xuban Kañamares, Emilio Garcia, Mikel Indakoetxea, Ibai Soroa, Jesus Etxeberria, Jon Telletxea eta Txomin Amundarain.
Bi kana erdiko eta 60 ontzako bat ebaki beharko dituzte. Lehen bortz sailkatuak finalerako txartela lortuko dute.