Nafarroako Gobernuko ordezkarien bisita izan dute Lesakako ‘Muga gotortuak’ proiektuan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 10a, 15:08

Estatuko zortzi autonomia erkidegotako 25 gazte ari dira parte hartzen ‘Muga gotortuak’ izeneko proiektuko lanetan. 1940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatu zen frankismoaren erresistentzia zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea du helburu boluntariotza lan honek.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatuta, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, Muga gotortuak proiektuarekin bunker inguruak aztertu nahi ditu, frankismoaren erresistentzia-zentro horrekin lotutako bertze egitura batzuk aurkitu eta katalogatzeko. Era berean, Lesaka-Oiartzun errepidea Aritxulegiko tunelean zehar eraikitzeko aldiari dagozkion barrakoi-multzo bat garbitu da, 1939 eta 1941 artean errepide horretan egin ziren 1.756 presoek ostatu hartzeko balio izan zutenak.

Javier Remírez lehendakariordeak, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako sailburuak, Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Ladis Satrustegi Lesakako alkateak bunkerrak bisitatu dituzte Lesaka inguruan, lanean ari diren gazteekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun