Profesionalen pilota partida izanen da abuztuaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 10a, 11:00

Jokin Altuna amezketarrak jokatuko du Berako pilota jaialdian. Argazkia: Aspe

Abuztuaren 22an, profesionalen pilota partidak izanen dira Berako Etzegara pilotalekuan. Arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Masters Caixabankeko partida jokatuko da. Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija bikoteak izanen dira aurrez aurre.

Masters Caixabankeko partidaren aurretik, Agirre-Salaverri eta Zabala-Bikuñaren partida izanen da.

Sarrerak Agara prentsan erosi daitezke, baita www.entradasfronton.com helbidean ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun