Yijaaa!!! antzerki familiarra izanen da Udako Zikloarekin jarraitzeko Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 09:00

II. Udako Zikloak antzerkiarekin izanen du jarraipena abuztuaren 8an Lesakan. Yijaaa!!! antzerki familiarra ikusteko aukera izanen da Iturbenako Plazan 19:00etatik aitzinera.

Goitibera antzerki konpainiaren kale antzerkia da Yijaaa!. Aristides Smith abenturazale ospetsuaren eta Giovanni Cannoli bere laguntzailearen azken balentria kontatzen dute. Munduko tontorrik garaienera egindako igoera eta bertatik egindako jauzia.

Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steam Punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun