‘Jolastuko al gara?’ tailerra izanen da Beran abuztuaren 7an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 5a, 16:00

Abuztuaren 7an, 11:00etatik 14:00era bitartean Berako Merkatu plazan ‘Jolastuko al gara?’ tailerra antolatu dute. Bi gunez osatutako sormen instalazioa izanen da.

Egurrez egindako eta euskal mitologian inspiratutako  jolasak izanen dira alde batetik. 0 eta 99 urte bitarteko lagun guztientzat izanen da gune hau.

Bertze gunean 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako Montessori materialez osatutako txokoa izanen da.

Eguraldi txarra eginez gero Ricardo Baroja eskolako atarian eginen da ekintza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun