Joseba Tapia trikitilariak kontzertua eskainiko du abuztuaren 7an, larunbatean 19:00etan Berako Altzateko Plazan. Berako Kultur Batzordeak eta Berako udalak
Lau hamarkada dira Joseba Tapia lehen aldiz plazetan jotzen hasi zela. Xabier Berasaluze Leturia lagunarekin aritu izan da urte luzez, baina bakarkako ibilbideari ere aspaldi ekin zion, duela hogei urte.
Urteotan guztiotan bakarkako zazpi disko plazaratu ditu, eta, ibilbide hori ospatzeko, zortzigarrena aurkeztu berri du, TranpAldo izenburupean. Horretan, trikitixa, koruak eta metalezko tresnak uztartu ditu.