Tenpora taldearen kontzertua izanen da abuztuaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 4a, 07:00

Tenpora taldeko kideek euren lan berria aurkeztuko dute Lesakan.

Udako Zikloaren II. edizioa ere aurrea doa pixkanaka eta ortziralean Tenpora taldearen kontzertua izanen da. Lesakako Plaza zaharrean eskainiko dute kontzertua 20:00etatik aitzinera. 

‘Berriro asma nazazu’ lana aurkeztuko dute Tenpora taldeko lagunek. Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak) eta Elene Arandia (ahotsa) dira taldekideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun