Udako kontzertu eskaintza zabala prestatu dute Arantzako Aterpeko lagunek aurtengoan ere. Era Batera eta Jon Basagurenen txanda izanen da heldu den asteburuan.
Era Batera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibuko Gaizka Salazarrek hasi zuen proiektua forma hartzen joan da eta berarekin ditu taldean Gabituko Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.
Jon Basaguren Izaki Gardenak taldeko ahotsa eta gitarra-jolea izan da. 2018an ‘Dena Oskol’ izan zen euren azken lana eta Arantzan bakarka ariko da oraingoan gasteiztarra.
Eguraldi onarekin Aterpeko terrazan eginen dira kontzertuak, txarra eginez gero jangela handian.