Bestetako seinalea egin dute Berako txistulariek

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 18:00

Aurtengoan ere, bestarik ez izan arren, bezperan eta San Esteban egunean bestetako seinalea egin du Berako txistulari taldeak. Kalejiran abiatu dira Illekuetatik eta Altzate, Legia, Foruen Plaza eta Sigasteko malda igaro ondotik, Herriko Etxeko Plazara joan dira. Bertan, Alkate Soinua jo dute, kalejira bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun