Oinarrizko gaitasun digitalen ikastaroa eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 17:00

Abuztuaren 9tik 13ra, hastapeneko gaitasun digitalak lortzeko ikastaroa eginen dute Lesakako Harriondoa kultur etxean. 9:00etatik 14:15era izanen da datorren astelehenean hasita.

Interneten nola nabigatu edo kudeaketa digitalak egiteko ikastaroa dela erran dute antolatzaileek.

Informazio gehiagorako edo izena emateko Lesakako Udalera deitu behar da 948 63 70 05 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun