Hezkuntza Departamentuak Berako Toki Ona Institutuan estalpea eraikitzeko lanak lizitatu ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 11:00

Berako Toki Ona BHI-n kirol pistan estalpea jartzeko obrak lizitatu ditu Hezkuntza Departamentuak. Modu horretan bi kirol pistetako bat estalita izanen du Berako ikastetxeak eta eguraldi txarrarekin ikasleek ekintzak eta kirol jarduerak egiteko aukera izanen dute.

428.342,96 euroko aurrekontua izanen dute eta lau hilabetetan eginen dituzte lanak. Hala izanik, neguan amaituta izatea aurreikusten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun