Kirol anitzeko Campusa antolatu du Beti Gaztek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 15:00

Adinaren arabera bi txanda izanen dira abuztuaren 16tik 20ra eta abuztuaren 23tik 27ra

Lesakako Beti Gazte elkarteak kirol anitzeko Campusa antolatu du. Abuztuaren 16tik 20ra 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoen txanda izanen da eta abuztuaren 23tik 27ra 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoena. Goizez 10:00etatik 13:30era eskainiko dute kanpusa, momentuan indarrean dauden segurtasun neurriak betez.

Izena emateko azken egunak abuztuaren 13a (lehen txandarako) eta abuztuaren 20a (bigarren txandarako) izanen dira. Horretarako 626 11  81 23 telefono zenbakira deitu edo whatsappa bidali edo kirola@betigazte.net helbide elektronikora idatzi behar da. Bazkideek 30 euro ordaindu bejarko dute eta bazkide ez direnek 40 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun