Ignacio Larramendiren ‘Nire gurasoei omenaldia’ zabaldu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 2a, 16:00

Abuztuaren 29ra arte egonen dira ikusgai Ignacio Larramendiren lanak Berako kultur etxeko erakusketa gelan. ‘Nire gurasoei omenaldia’ izena du erakusketak eta uztailaren 31ko inaugurazioan parte hartu zuten Ignacio Larramendik berak, Aitor Elexpuru Berako alkateak eta Estitxu Pinatxo Berako kultura zinegotziak.

Asteartetik igandera egonen da ikusgai 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igande eta bestea egunetan arratsaldez itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun