Merkatu ttikia izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 30a, 18:40
Bertako artisau eta ekoizleen produktuak aterako dira Beheko Plazan.

Artisauak, ekoizleak, komertzioak eta udalaren arteko elkarlanean, bertako artisau eta produktuekin Merkatu ttikia izanen dute Lesakan uztailaren 31n, larunbatean 10:00etatik 13:30era Beheko Plazan, Toki ttikietan gauza haundiak gertatzen direlako goiburupean. Osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun