COVID19aren pandemia dela eta San Esteban bestak bertan behera uztea erabaki zuten Beran martxoaren 24an egindako aho batez herri bilera ireki batean. Bestekin erlazionatutako inongo ekitaldirik ere ez du antolatu Berako udalak.
Uztailaren 31ko asteburuan hasi, eta gutxienez abuztuaren 5a arteko egunetan, etxeratze agindua dago indarrean 01:00etatik 06:00 arte. Ostatuek 01:00etan itxita egon beharko dute eta aitzinetik hustu beharko dira, 01:00etan etxeratze agindua ezarria dagoelako. Kalejirak, herri bazkariak eta kale-edana debekatua daudela ere aipatu du Berako udalak bandoan eta COVID19aren transmisioa ekiditeko neurriak oroitarazi ditu: musukoa erabili, eskuak sarri garbitu, pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia gorde eta jende pilaketak ekidin. Arduraz jokatzeko deia egin du Berako udalak, «geure buruak eta bertzeak zainduz».