Xabi Solanorekin eta Zigor DZrekin abiatu da azkenean Lesakako II. udako zikloa

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 30a, 09:00

Azken asteetako osasun egoera dela eta hainbat kultur ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Lesakan. Erraterako, duela aste pare bat abiatzekoa zen Udako II. Kultur Zikloa. Pixkanaka ziklo horri ekin diote, ordea, eta uztailaren 29an, ortzegun arratsaldean, Xabi Solano eta Zigor DZk kontzertu gustagarria eskaini zuten trikitixaren munduan erranahi berezia duen Irubideko atarian, osasun neurri guztiak betez bildu zen jendetza politaren aitzinean.

Lesakako Udako Kultur Zikloko bigarren ekitaldia, abuztuaren 1ean, igandean 12:30ean izanen da. Txamukos mariatxiek Onin errekaren gainean eginen dute emanaldia.

Emanaldi guztietan osasun emergentziak eragindako araudia betetzea «lehentasuna» izanen dela erran dute antolatzaileek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun