Caraband proiektuaren ‘A dream of jazz’ kontzertua aditzeko aukera izanen dute abuztuaren 1ean, igandean 19:00etan Berako Altzateko plazan, Berako Kultur Batzordeak eta udalak antolatutako emanaldian.
Carlos Arriezuren Caraband proiektua, jazz zale eta profesional handien ilusioari eta lan onari esker sortu zen. Lau disko dituzte, A dream of jazz euren azken lana da; 2021eko udaberrian argitaratu zen, urtebeteko pandemiaren ondotik.
Nafarrak musikari handiak izanen ditu lagun, Melissa Fernandez abeslari paregabea edo Patxi Urtxegi tronpeta-jole beratarra, erraterako.
Bertaratzen direnek Jazz Band, Smooth Jazz, Blues eta bertze estilo batzuetako ikuskizuna ikusi ahal izanen dute.