1954ko irailaren 21ean jaio zen Caracasen (Venezuela). Gumersinda Díez eta Juan Larramendiren semea da. Bere aita margolari ospetsua izan zen eta bere gidari artistikoa ere bai.
Denbora batez Amsterdamen bizi izan zen bere emaztearekin eta bertan Holandako artea eta bere pintura lerroa ezagutuko zituen.
1983an, Berako Herriko etxearen birmoldaketan, pintura zaharrak agertu ziren fatxadan. Julio Caro Barojak ikusi eta aztertu zituen eta berreskuratzea erabaki zen. Car Barojak zirriborro batzuk egin zituen eta Ignacio Larramendiri eman zitzaion obra zuzendaritza.
23 urtez Donostiako Echeverría galeriarentzat eta Madrilgo Castelló 120 galeriarentzat bakarrik lan egin zuen.