Haurraren Eguna ospatuko dute abuztuaren 1ean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 29a

Abuztuaren 1erako Haurren Eguna antolatu du Etxalarko udalak. Herriko bestarik ez da izanen aurten ere Etxalarren, besten ordez zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Navar produccionesen eskutik haurrentzako jokoak izanen dira 11:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara. Honez gain, txu-txu trena ere ibiliko da goiz eta arratsaldez herrian barrena. Ondotik Landagain Guraso Elkarteak berendua eskainiko du herriko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun